1992ko amaieran Sagar Errekan jaiotzen da NUMATOR, mekanizatu eta harizketako bigarren eragiketa eskaeren hazkundeari erantzuna eman nahian. 2014. urtean, Soraluzeko Mendiola Industrialdeko 500m2 ko pabiloira aldatzen gara.
Gure bezeroen premiak asetzeko, beharrezko diren giza eta tresneri baliabideak dauzkagu. Gure langileria erabat kualifikatua dago, esperientzia eta formakuntza egoki baten bitartez. Tresneriaren alorrean makina espezifikoak erabiltzen ditugu, CNC tornuak, roskadorak baita eragiketa guztiak egiaztatzeko behar diren kontrol , neurketa eta saio lanabesak.